Vistas de página en total

miércoles, 20 de mayo de 2015

Athletic 

Bilboko Athletic Kluba (ofizialki Athletic Club) Euskal Herriko futbol talde bat da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, bai eta tituluen aldetik arrakasta handiena izan duena ere. Beti jardun du lehen mailan, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da: bost.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritutako langile britainiarrak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal herritar ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasioinguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.
Gehitu epigrafea
1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopanparte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten etaAthletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal herritar ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbolhistorialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.